Hemen zaude :

8 – Kontrabandoa

Kontrabandoaren herrian gaude hemen, non saratarrak mugarekin beti jokoan ibili baitira.

Soinu-banda entzun :

 

Espainia aldean, mendietan, garai guzietan bentak izan dira, orotariko ekoizpen manufakturatuak saltzen dituztenak, baserriko saltegiak biztanleentzat eta ostatuak ere direnak, musean ari diren gizonentzat igandeetan. Gauez, Bentak kontrabando guneak bilakatzen ziren. Gerla denboran, Frantziako eskasiak etxe horien geroa errotik aldatu zuen, ostalerek Frantzian errazionatuak ziren ekoizpen guziak Espainiatik etorrarazi baitzituzten.

1945tik aitzina, lana azkarki berriz hasi zen. Denek kontrabandoa egiten zuten (tabakoa, penduluak, oihalak, Roubaix-eko dentelak, larrua, errotak, likidoa, abereak, errodamenduak, makina edo auto piezak). Ongi ulertu behar da denboran familietan haurride anitz zirela, jabego ttikiak zituztela eta gehienetan behartsu zirela. Herri «kirol» hori, 1970 arte gaitzik gabeko gizon guziek parte hartu baitzuten, “gauazko lana” deitua da. Kontrabandoa ez zen orduan moralik gabekoa. Muga zen moralgabea eta izatez bestekoa mende askotako trukaketen kontra doalako.

Larrun gune estrategikoa zen eta mendi horretako patarrak aduanen eta kontrabandisten arteko abentura anitzen kokaleku izan ziren.

Irakurtzekoa: Pierre Lotiren Ramuntcho obra