3 – Sorgingoa

XVI. mende hastapenean, otoitz lekua zen Larrun akelarreen gunea bilakatu zen.

Soinu-banda entzun :

Akelarrean sorginak elkartu bide ziren eta besta hori deabruaren kultuari zegokion. 1609an, garaiko erregeak, Henri IV.ak, jauntto batzuen salaketen berri ukanik, bi magistratu igorri zituen, bata Pierre de Lancre, herrialde honen garbitzeko salatu sorginen krimenen zapalduz. Bere ustez, sorginek gorputza «hilik sortu haurren gizenean xehatu apoz egin gantzugailu batez» estaltzen zuten, haren erranetan airatzeko ahalmena emanez, erratz baten gainean ixtaklok, akelarrera joateko. Meza beltzak apairuez segituak ziren, gomitek Adam eta Evaren jantzia besterik ez zutelarik soinean. Ondotik, dantzak eta akelarrea ziren: «Satan loriatua da; infernua da garaile; Sodoma gainditua da». Goizaldean, Larrungo gailurretik sorginak eta laguntzaileak aire erratzez abiatzen dira, Domingina Malatena bezala, «aipatu menditik Hendaia eta Hondarribi artean kokatu sable zergada bateraino» salto egiten baitu. (Larrun liburuaren pasarte bat – Editions Sud ouest).

Pierre de Lancrek eraman errepresioa izigarria izan zen, lau hilabetez 600 pertsona kondenatu eta erre baitzituzten.