Hemen zaude :

5 – Laborari artzaingoa

XIX. mendean, Larrunek arras beste itxura bat zuen, izan ere, 600 metro arte nonbait han patarrak oihan zabalez estaliak baitziren. Oraingo egunean, gelditzen direnak sakabanatuak dira. Artzainak borrokatu ziren alhaguneen emendatzeko grina zutelako, baina ere gizakiaren lanak gero eta oihangabetze handiagoak eragin zituen. Burdin ola asko baziren eskualdean, Larrungo ehunka urteko haritzak aizkolariek erorarazi zituzten, baita beste zuhaitz mota anitz ere, urrunera joanen ziren itsasontzien eraikitzeko erabili zituztenak.

Soinu-banda entzun :

 

Obra lanetarako eta berotzeko tokiko beharrek, landareen eritasunek ezin konponduzko desmasiak eragin zituzten.

Oihan zabalen ordez, elar, ote eta isats larreak dira orain, Frantziako Oihanen Bulegoak behin baino gehiagotan oihan landatze kanpainak eraman bazituen ere.

Laborari artzaintzak eskualdean garrantzia handia du, bereziki Saran. 20 etxalde handi eta 40 ttiki badira, abelazkuntza lan nagusi dutenak. Herrian abereen kopurua honakoa da:

  • 1 100 behi haragi eta esnearentzat,
  • 11 000 ardi esne ekoizpenerako eta bildotsentzat,
  • 400 pottok

Udaberritik aitzina, hazle batzuek beren manex arrazako ardiak eta pottokak mendira daramatzate eremu zabalen ongiaz balia daitezen eta horien mantenuan parte har dezaten.

Manexa: buru gorri edo beltzeko tokiko ardi arraza. Kabala apainak dira, erortzen den ilezama zuri biziki luzedunak. Beren esnea prezatua da ardi gasnaren ekoizteko. Gaineratiko ekoizpenarekin (esne axuria eta erreformako ardiak) haragia eta bildots azpiki goxoak egiten dira.

Pottoka: euskal xaldi sendoak, gehienak osoki aske bizi direnak. Mendiko pottoka, gutienez, 9 hilabetez mendigunean bizi da, bere arrazaren sorlekuan. Orokorrean larrekoa da eta guti zaindu behar da, bere izariak ez du 1,32 metro gainditzen. Pentzeko edo kiroleko pottoka jendeekin bizi da, bizi baldintza hobeak ditu eta izari handiagokoa izaten da.

Kontrabandorako, meatze eta oihan ustiatze lanetarako erabiltzen zen denboran, baita jateko ere, gaur egun aldiz, xaldi hauek bizi atseginago bat dute zela zaldi bezala erabili ohi baitira. 1971etik, pottoka Frantziako garañotegietan arraza bezala ezagutua da eta bere hazkuntza arautua da.

Euskal historiaren parte da alde bat. Mitologian aurkitzen da, lurpeko jenioen adierazpena izanez, tokiko leienda ugaritan agertuz horrez gain.

Zamari xuriaren leienda, bururik gabekoa

Zamari xuria gauaz agertzen da Pirinioetako kontrabando bideetan eta Larrun mendiaren inguruetan. Han lan egiten zuten edo bizi ziren jendeak zaldi hortaz biziki beldur ziren. Bururik gabeko zamaria ikustea heriotzaren edo berehalako zorigaitzaren seinale zen. Artoaren izpiritua itxuratzen duen zamari xuria Zuberoako edo Gipuzkoako bestetan dantzari batek sinbolizatzen du.