Hemen zaude :

1 – Eugenia enperatrizaren obeliskoa

1859ko irailaren 30ean, Eugenia enperatrizak, Napoleon III aren emazteak. Larrun puntara igotzea erabaki zuen, bere gortearen parte batekin. Espedizioa ez zen oinez iragan, baizik eta mando gainean. Damak binaka jarriak ziren, cacolet deitu zela bikoitz batzuen gainean, beren pisuaren orekatzera behartzen zituztenak.

Soinu-banda Entzun :

Hiru iturrien ordokian pausa bat egin zuten, non eta saratar batzuek tokiko ekoizpenez osatu apairu hotza prestatua baitzieten. Enperatrizak xingar xerrak, biper gorriarekin prestatu arroltze moleta eta amandaz osatu euskal pastiza gogotik jan zituen. Istorioak dionaz, Berako alkatearen semearekin fandango suharra eman zuen.

Gailurreraino igotzeak segitu zuen eta azken metroak oinez egin zituen. Gailurrera iluntzearekin heldu ziren eta paisaien edertasunak liluraturik utzi zituen! Jaustea damentzat zinez kalbario bat izan zen, oinez, mando gainean edota gidek bat-batean egin anda gainean egin zutelako. Berandu iritsi ziren, gauean zehar, Biarritzeko villara.

1860ean, 5 m gorako eta gainean brontzezko arrano bat zuen gres xurizko obelisko bat altxatua izan zen Eugenia de Montijo enperatrizaren igoaldiaren omenez.

1940ean, brontzezko arranoa desagertu zen, metalen errekuperatzeko Alemanek kendu luketena omen. Ondotik, 1992ko irailaren 30ean, harrizko arrano batekin ordezkatu zuten.