7 – Gresa

Gresak eta pudingak dira, 200 milioi urteko higaduraren ondorioz moldatuak, ondotik iberiar penintsularen bultzadaren ondorioz bermatuak, Larruni bere itxura harritsu bereizgarria ematen diotena.

Soinu-banda entzun :

 

Pudinga kuartzita zuri edo arrosa koloreko harri biribilez osatua da, arno-koloreko gresezko zementu batek soldatua. Pudinga izena ingeles geologoek eman zioten, beren pudding nazionalarekin egin hurbilketaren ondorioz.

Pudinga ibai eta laku sare bateko harri biribil zilizedun hondartzen finkatzearen emaitza da.

Gresa: harri sedimentarioa da, kuartzo bihiz osatua eta zilizezko eta sumendi-harria den basaltozko zementu batek soldatua. Gresak usu geruza zeharkako edo gurutzatu itxurakoak dira.

Gresezko lauza horiek harri-pikatzaileentzat lan egiten zuten harginek biziki gustukoak zituzten. Herriko etxeak kontzesioak ematen zizkien mendian harrobi ttikien lantzeko eskubidearen ukaiteko. Harri garraiatzaile eta bloke lodiak jausten zituzten behiei lotu lerekin. Harri horiek tokiko arkitekturan betidanik erabiliak dira, hesien, harri borobilen, etxeen eraikitzeko, 3 edo 4 metroko harlauza handienak zubi eraikuntzan erabiliak ziren…