Hemen zaude :

2 – Napoleonen gotorlekua

Zuen aurrean, trenbidearen gainaldean, mendi gainaren atzean, harri idorrezko murruttoak ikus ditzakezue, Napoléon I.aren garaian, 1813an, Larrunen iragan guduken denborako gotorlekuaren hatzak dira.

Soinu-banda Entzun :

Gotorleku bat guduetan soldaduek gordetzeko erabiltzen zuten eraikina da. Sei adarreko izar itxurako estrategia eta defentsa gunea zen.

Historia

1813ko ekainaren 21eko Vitoriako frantsesen hondamendiaren ondotik, Wellington jeneral ingelesaren manupeko aliatuen tropak 1813ko urriaren 7ko erasoan Frantzian sartu ziren.

Koralhandiko gotorlekua Euskal Herriko aipagarrienetakoa da.

Goizeko 4ak aldera, Larrun Euskal Herriko gune estrategikoa debaldetan eraso zuten. Jeneralak, orduan, mendigunearen itzulia egitea erabaki zuen eta Sarako gune aitzinatuak hartu zituen. Setiatuak izateko beldur, Frantsesak Larrunetik 8ko arratsean joan ziren eta gailurraren behere aldeko Koralhandiko gotorlekura eta Altxanga deitu tontorrera gibelera egin zuten.

Larrun Aliatuek segidan okupatu zuten. 40 000 ingeles, portuges eta espainolek 15 000 frantses erasotzen ahalko zituzten urriaren 10tik.

Hilabete hastapenean elurra egina zuen eta erasoaldia San Martiko uda izenaz ezagutzen dugun haize hegoaren itzulerarekin betan gertatu zen.

Posizio hori, 1813ko azaroaren 9 eta 10ean, 43. erregimentu aliatuak (Alten dibisioko Kempf brigadak) Hiru iturrietatik atakatu zuen, eta 17. erregimentu portugesak (Colborne), bai eta Longako eta Gironeko espainolek ere, Argaineko lepotik. Muizeko izarra Maransin jeneralak defendatzen zuen. Bataila hortan biziki borroka biziak izan ziren. Soldadu frantsesek beren buruak azken indarrak agortu arte defendatu zituzten, Aliatuen kontra harriak eta arrokak erabiltzeraino. Goizeko 8etan, Muizeko gotorlekua hartua zen eta 14:00etan, tropa ingelesek Senpere okupatzen zuten.