Informazio praktikoak

Idekitzea:

 

Langile guziak osoa pozik dira idekiera honekin, eta bisitariei harrera ona egingo diete neurri sanitarioak zorrozki errespetatuz.

Euskal Herriko gailur mitiko honetan naturaz ahalik eta obekien baliatzeko, gure bezeroei, segurtasuna eta lasaitasuna eskeini nahi diegu. Horretarako eskatzen diegu, nahitaez:

– Lekuak erreserbatzea gure webgunean (irteera baino egun bat lehenago posible izanen da)

– Maskara ematea beharrezkoa izanen da (11 urtetik gorako pertsonentzat) geltokietan eta treinen barnean bidaien bitartean.

– Aurreikusitako ibilbideak eta oztopo keinuak errespetatzea

Horrez gain, neurri zehatzak plantan emanak izan dira:

– Gunearen antolaketa eta bidearen seinaletza, zirkulazio norabidea bermatzeko (azpiko eta gailurreko geltokietan), pertsonen arteko interakzioak ahalik eta gehien mugatzen dituena.

– Gunean dauden hainbat puntutan eskuragarri dagoen soluzio hidroalkoholikoa

– Trenean kompartimenduen bereiztea eta jartzeko kokapen-arauak

– Trenak desinfektatzea bidai BAKOITZEAN

– Komun publikoen garbiketa indartua.

Erosi sarrerak

0033 5 59 54 20 26

Ordainketa

kreditu txartelez bakarrik.

Aparkalekua

Abialekuko geltokiaren ondo-ondoan, aparkalekuak badira. Hala ere, jende asko etortzen den aldietan, eskasak izan daitezke ; handitzeko egitasmoak bidean dira, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin lankidegoan.

Abialekuko geltokiko saltegia

Behereko geltokiaren ondoan orotariko oroigarriak, tokiko ekoizkinak saltzen dituen saltegia. Ekoizpen espainolak saltzen dituzten bentak gailurrean.

Klima

Gailurra gorenean 905 metrotan da; eguraldia usu ez da itsasbazterrean bezalakoa. Hotzetik, euritik eta haizetik babesteko behar dena hartzeari pentsa ezazue.
Aroari buruzko informazioak abialekuko geltokian.

Météo France : 0899 71 02 64 edo 32 50.

Inguruetan

SARA : Larrungo Trein Ttikia Sarako herrian aurkitzen da, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotan. “Frantziako herri ederrenetarik bat” ezagutzeko astia hartzea proposatzen dizue… SARA
“Saran Astia” dio erran zaharrak. Kostaldetik 15 kilometrotan baizik aurkitzen ez den Lapurdiko herri hortan gelditzeak merezi du, aire jator baten arnasteko denboran, hemengo biziaren gustua zinez egiazkoa da.

Napoleon III eta Eugenia, Winston Churchill, Pierre Loti, Luis Mariano… Denek herri horren euskal jatortasuna maite zuten.

Zurbeso gorri ageriko etxe xuriek, batzuk XVI. mendekoek, Pirinioetako lehen mendigune berde joriek, ibiltzailea edertasunaz, egiazkotasunaz eta arrarotasunaz gozatzera gomitatzen dute.
Gastronomia emankorrak eta besta ugariek bisitariak egonarazten dakite.

Sarako herria eta hortako aktibitate ugariak ezagutzeko, www.sare.fr web gunean hitzordua luzatua zaizue.