Mendi ibilbideak

Ibilaldia Larrunen

Oinezko ibilaldi anitz egin daitezke gailurretik abiatuz (ikus IGN N° 1245 OT-TOP 25 mapa). Gezi berdez seinalatua den Larrungo xendratik (bide zaila), oinez, Santinazioko lepoko geltokiraino jauts zaitezkete.

Igotzeko, 2:30 eta 3 orenen artean ibili behar da nonbait han. Jaustea : 2 oren. 736 metroko desmaila ! Eguzkitan den xendra / ez babestua. Eremu lerrakorra eguraldia euritsua denean.

Aitzinetik prestatzeko ekipamendua : ibiltzeko zapatak, ura, jantzi beroak, euritako jantziak, burukoa… Xendraren arabera moldatu Larrungo gidaliburuaren bidez, “Livre guide de la Rhune” (txarteldegian salgai da), mendi hortako fauna, flora eta ohiz kanpoko historia ezagutzeko parada duzue.