Txartel opariaren errezebitzeko gutunez igorri behar dizkiguzu ondoko elementuak :
- nahi duzun txartel kopurua ( adibidez : heldu 1 joan etorri + haur 1 ….)
- oparitzen dutenen izen eta abizena
- txartela jasoko dutenen izen eta abizena
- gutuna igorri behar dugun helbidea
- orotara balio izanen duen diru zama
Joan etorriaren prezioak honakoak dira :
Heldua : 19€ pertsona bakoitzarentzat
Haurra (4 eta 12 urte artean) : 12€ bakoitzarentzat
Txartel oparia treinaren idekitze garai guzian erabiltzen ahal da : 2018-ko Martxoaren 17-tik Azaroaren 4-a arte.
Erostean ez da egunik finkatua, opariz errezebitzen duen pertsonak deitu edo e-mail bat igoori behar gaitu berantenik bisitaren bezperan bere lekuen erreserbatzeko.
Ondotik talde bulegora presentatu beharko da erreserba egitean berak hautatutako ordua baino 20 minuta lehenago txartel opariarekin.