Abiatze geltokia: Taldea treinaren abiatzea baino 30 minutu lehenago presentatu behar da. Epe hori pasatu eta errerserbaketa ezingo dugu segurtatu.
Gailurrean: Jausteko nahi den treina hartzen ahal da.
Jausteko lekuak erreserbatuak izaten ahal dira. Hortako, gailurrera ailegatu orduko, geltokiko langileeri presentatu behar da, jausteko nahi duzuen ordua erreserbatuz.
Gero, hautatutako ordua baino 10 minutu lehenago presentatu behar da.
Juasteko tokiak ez baldin badituzue erreserbatu nahi, taldea geltokira presentatu behar da banakako pertsonekin.
Kasu !
2018ko uztailaren 9tik agorrilaren 31-arte taldeentzako prezioak bakarrik ondoko irteeretan aplikatzen dira: 8:20, 8:50 eta 9:30.
Tenore horietatik landa, erreserbatzea posible da, baina bakarkakoen prezioan (19 €).
Zabaltze garaia
- Egunero zabalik, 2018ko martxotik azaroaren 4a arte.
Bisita baldintzak
- Ateraldiaren gutienezko iraupena : 2 oren (35 minutu bidaia bakoitza et minimo 40 minutu gailurrean).
- Abialekuan eta gailurrean, jateko eta edateko posibilitatea (bentak).
- Gailurra 905 metrotan : tenperatura aldaketei kasu egin.
- Treinaren jarleku kopurua : 120 pertsonarentzat (2 trein betan abiarazteko posibilitatearekin).