Hemen zaude :

Fauna, Flora

Hemen, Kultura eta natura ondarea ez ohizkoa da.
Ingurune, abere eta landare moten mosaikoa ezagut ezazue.
Ingurune horiek, espezie horiek, aztarna horiek andeakorrak dira. Errespeta itzazue, ondoko belaunaldiak horiek ezagutzeaz poztu daitezen.

Larrungo pottoka emblematikoa

Euskal Herrian, Pottoka hitzak « zaldi ttiki »erran nahi du.
  Pottoka arraza azkarra da nagusiki Iparraldeko Euskal Herri mendebaldean bizi dena.

Libroki bizi dira taldeka 20 bat eme beren garañoarekin Larrun, Artzamendi, Baigura eta Ursuya… mendietan hauen mantenduz. Beste batzu sorroetan haziak dira kirol eta aisialdi aktibitateentzat.

Gaur egun bi pottok mota ezberdintzen ahal dira :

  • Mendiko Pottoka bederen 9 hilabetez mendian bizi dena bere sorlekuan. Gehienetan biziki rustikoa da eta artatze gutti galdetzen du. Negurri ttikikoa da, ez du 1m32 baino gehiago negurtzen.
  • Sorroko edo kiroleko pottoka gizonaren kontaktuan bizi da.

Historikoa

Euskaldunak pottoka taldeak ez hiltzeko zentzutasuna izan zuten, horren ordez erreski baliatzen zituzten ez baitzuten arta ainitz galdetzen : haien bila mendira etortzea aski zen.
19.mendean eskualdeko meategietan erabilia zen baina baita ere Frantziako Iparradeko eta Ekialdekoetan altura ttikikoa eta azkarra baitzen.
Euskal kulturan barne da eta ainitz erabilia izan daFrantzia eta España arteko kontrabandan. Gaur egun Pottoka bakoitzak bere jabea badu eta hazleek ohituran dute beren haur ttikieri eme ume bat ematea.

>> Informazio gehiago (Pottokaren elkarte nazionala)

Buru gorridun manex ardiak

Manexa, euskal ardi arraza ederra da, erortzen diren ile luze xuriekin. Emeek ez dute adarrik. Bazterrak ongi garbitzen dituzte eta biziki trebe dira oihanetan. Umeak Abendua eta Martxoaren bitartean sortzen dira. Esnea Abendutik Uztailera bildua da esne industriengandik edo zuzenean hazleengandik eraldatua. Esne hau gasna misto edo gasna hutsen egiteko erabilia da eta AOP Ossau-Iraty gasna egiteko baimendua da.
> AOP OSSAU-IRATY Gasna

> IDOKI :  EUSKAL HERRIKO EKOIZLEEN ELKARTEA

Udan hazle batzu mendira joaten dira (3-4 hilabetez). Lehengo artzainaren irudia desagertu da hemengo mendietan. Zona ttiki batean ainitz animale direlarik, janaria guttitzen da eta emaitzak ez dira aski onak. Horrez gain hazleek ez dute gehiago mendiko biziaren bakardadean izan nahi.

Kaiolar : tradiziozko arditegia

Bidexka batzuen artetik hondakin batzu ikusten ahal dira, beste batzu berrituak izan dira. Garaian beren ardiekin bizi ziren artzainen lana orroitarazten dizkigute.

 Sai arrea

Benetako goratasuneko alhapideen zikin biltzaile den saiak, mendiaren oreka ekologikoan rola nagusi bat jokatzen du (hiriki jaleak dira). Bere hegal hedadura 2.70 metrotara iritsi daiteke ! Bere bista zorrotzari esker hilikiak hurrundik ikusten ahal ditu. Sai bakoitzak denbora guttiz 2kg haragi jaten ahal ditu. Hogeita hamar saiek laurden batez ardi bat osoki larrutzen dute. Masakratze zonbaitzuren gatik desagertzeko zorian izan ondoren, saia orain espezie babestua da eta bere kopurua haunditu da azken urte hauetan. Harrapakari hau taldean ikusten da maiz eta ainitz maite ditu iduzki izpiak.

Larrungo treinak, fauna salbaiaren babesteaz okupatzen den HEGALALDIA elkartearekin lan egiten du, maiz sendatuak izan diren harrapakariak beren bizilekura berriz emanez.

 Hiru iturrietako lautada

Hiru iturrietako lautada ingurumen hezea da ur biziki azidoarekin. Biotopo ideala da sphaigne goroldi zaharrentzat. Hauek xurgatzeko podere haundia dute eta azpiko parteak, hilak direnak ez direnez deskonposatzen, estadura harro lodi bat osatzen dute.

Hiru iturrietako turbera osatzen duen vegetal komunitate honetan, haragijale landare ttiki bat bizi da: Rossolis ( Drosera Rotondifiola), “Iduzkiaren ihintza” erran nahi duena. Haragijalea izanez turberan diren hazkurri elementuen pobretasuna konpentsatzen du.

Sphaigne-ek osatzen duten tapizaren gainean, Drosera mulko gorri ttikiz pusatzen da.
Hostoak borobilak dira eta betile luzeak dituzte gainean. Betile bakoitzak, botoi likatsuak dituzte puntan eta hauek dirdiratzen dira iduzkiaren azpian. Dirdirak insektuak erakartzen ditu eta gainean den kolarekin preso gelditzen dira.
Landare honen biltzea debekatua da.