Train en circulation avec le sommet de La Rhune en arrière-planLogo Veolia Transport Trains Touristiques

Linearen ustiapena

Larruneko kremailerazko trenbidearen eraikuntza eta ustiapena Pirinio Behereetako departamenduari (geroztik Pirinio Atlantikoak bihurturik) emanak izan zaizkio, 1912ko uztailaren 12ko legearen arabera.
1989ko urtarrilaren 1az geroztik, Ekialdeko Sozietate Hidroelektrikoak, SNCF-eko eskumendeko sozietatea zen Ekialdeko Departamenduko Trenbideak sozietatearekiko bateratze-xurgatze eragiketa batetik sorturik, emakida hori ustiatzen zuen.
1912ko lehen emakidak, 1946an birmoldatu zutenak, 1982ko abenduaren 31an amaitu behar zuen ; azkenean, 1994ko abenduaren 31 arte luzatua izan da.

Emakidaren berritzea

Mendiaren garapen eta babespenari buruzko 1985eko urtarrilaren 9ko legeak aurreikusi kudeaketa modu desberdinen artean, 1994an Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak hautatu du, zerbitzu publikoko ordezkaritzako hitzarmenaren arabera, zerbitzua antolatu eta honen exekuzioa segurtatzea, arriskuak enpresa ustiatzailearen gain izanik. 1994ko azaroaren 26ko bilkuran, departamenduko biltzarrak hautatu duen ordezkaria Veolia Transport Taldeko CFTA izan da
Famille allongée dans l'herbe avec un pottok
Le Petit Train de La Rhune
Col de Saint-Ignace - 64310 Sare
Tél. +33 (0) 5 59 54 20 26
Fax. 05 59 47 50 76