Eskolako Ikasleentzat
Larruneko Esploratzaile Ttikia
Larruneko Esploratzaile Ttikiak Larruneko ondare naturala ezagutu eta gai pedagogiko anitz aztertzeko aukera ematen du : animaliak, loreak, historia aztarnak, euskal mitologia, etab…
Ateraldia ahalik eta hobekien antolatzeko, hona Larruneko Tren Ttikiak eskaintzen duena :
- Haur bakoitzari galdeketa bat eta « Larruneko Esploratzaile Ttikiaren » diploma ematen zaizkio.
- Ama-eskolako, lehen eta bigarren mailakoentzat, eguna pasa : joan-etorria trenez eta ikuspegiaren deskubritzea .
- Lehen eta bigarren mailakoentzat, eguna pasa : trenez joan eta oinez itzuli, gunea xendra balizatutik deskubrituz.
Aurreikustekoa
- Trena - 35 minutuko igotzea eta 35 minutuko jaustea
- Geldialdia gailurrean : ordu erdi bat – ordu bat
- Oinez itzuli : 2 ordu – 2 ordu eta erdi
- Bide-erdian landa-bazkaria egiteko aukera 3 Iturriak izeneko lekuan.
.
Eskolako taldeak (16 urtetik beheiti)
| Joan-etorria | Joateko |
| 16 urtetik beheitiko | 6,50 €
|
6,00 €
|
haurrentzat Laguntzailearentzat
| 6,50 €
|
6,00 €
|
Esploratzaile Ttikiaren aholkuak
- Eguraldia txarra bada, hobe duzu ez abiatzea eta harremanetan sartzea Pirinio Atlantikoetako eguraldi-zerbitzuekin zenbaki honetara deituz : 08 92 68 02 64
- Mendian eguraldia fite aldatzen da, jantzi beroak eraman behar dituzu.
- Ez itzazula kapeluak ahantz haurrentzat, ez eta ura ere denentzat.
- Xendra balizatuei jarraitu (Larrunekoa berdez seinalatua da).
- Larrun gune babestua denez, ez duzu ezer bildu behar. Artaldeak errespetatu eta bakean utzi behar dituzu.
Harremanak : Isabelle Tel. 05 59 47 51 16 - Faxa 05 59 47 50 76