Larruneko Tren Ttikia Sarako herrian dago, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotara. Tren Ttikia hartuz, denbora ere hartuko duzu SARA, « Frantziako herri ederrenetarik bat » ezagutzeko.
"Saran Astia" dio atsotitzak. Balio du itsasbazterretik 15 kilometrotara dagoen lapurtar herri honetan gelditzea, egiazkotasun aire paregabea hartzeko.
Napoleon III.ak eta Eujeniak, Winston Churchill-ek, Pierre Loti-k, Luis Mariano-k... Horiek orok gustukoa zuten herri honen euskal nortasuna.
Zurbeso gorriak dauzkaten etxe xuriek, hauetarik batzuk XVI. mendekoak baitira, eta Pirinioetako lehen mendigune berde-berdeek bisitaria gonbidatzen dute tokiko edertasun, jatorrizkotasun eta bakantasuna preziatzera.
Euskal sukaldaritza oparoak eta ugari diren bestek bisitariak liluratzen dituzte
Ez duda gurekin harremanetan sartzen, atseginez lagunduko zaitugu zure ibilbidea prestatzen.
Aterbetzea : 3 izarrerainoko 6 hotel, 33 landetxe "Gîtes de France " sailkaturik, 43 altzariz hornitu apartamendu edo etxe Turismo Bulegoan zerrendaturik (tel. 05 59 54 20 14), 24 logela etxean, 300 oheko opor-herria, herri-barnean kokaturik eta 3 izarrerainoko 3 kanpaleku.
Harremanak : Isabelle
Tel. 05 59 47 51 16 - Faxa 05 59 47 50 76
