Train en circulation avec le sommet de La Rhune en arrière-planLogo Veolia Transport Trains Touristiques

Argibide praktikoak

Aparkalekua

Edukiera handiko aparkalekuak badira irteerako geltokitik hurbil, bai eta Azkaineko bidean ere. Hala ere, jende anitz izanez gero, baliteke aski lekurik ez izatea ; handitze egitasmoak aztertzen ari dira gaur egun, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin lankidetzan.

Bisitaldiaren iraupena

Joateko bakarrik : 35 minutu.
Joan-jina : ordu bat eta erdi gutxienez.
Bisitariek itzultzeko trena libroki aukera dezakete.
Posible da oinez jaustea :  2 ordu / 2 ordu eta erdi.

Ordainketa

Diruz, txekez, banku-txartelaz, opor-txekez ordain daiteke. Txartel banatzaile automatikoak bertan aurkituko dituzu.

Ostatua / Jatetxea

Ostatua eta jatetxea irteerako eta helduerako geltokietan (bentak).

Denda bat irteerako geltokian

Bertako dendan, oroigarriak eta tokiko ekoizkinak aurkituko dituzu. Gailurreko bentetan : hegoaldeko ekoizkinak salgai.

Eguraldia

Gailurra 905 metroko garaieran dago. Euskal itsasbazterrarekin konparatuz, eguraldia maiz desberdina da : ez ahantz hotz, euri edo haizetik babesteko jantziak hartzea.
Eguraldiari buruzko informazioak irteerako geltokian.

Frantziako Meteorologia (Météo France) : 08 92 68 02 64

Larrunerako ibilaldia

Oinezko ibilaldi anitz egin daitezke gailurretik abiatuz (Ikus 1245 OT-TOP 25 zenbakidun IGN mapa). Larruneko xendra « berdeak», horretarako bereziki antolaturik (balizamendu berdea) San Inazioko Lepoko geltokiraino oinez jausteko aukera ematen dizu. Larruneko gidaliburuari esker (Dendan salgai), xendra horren arabera egina, mendi honetako animaliak, landaretza eta historia paregabea ezagutuko dituzue.

Taldeak

Taldeek derrigorrez erreserbatu behar dute : argibide gehiagorako, "Taldeentzako Erreserbatze eta Tarifak" orria kontsulta ezazu.
Harrera berezia irteerako geltokian.

 

Ibilbidean eskaini zerbitzuak


Famille allongée dans l'herbe avec un pottok
Le Petit Train de La Rhune
Col de Saint-Ignace - 64310 Sare
Tél. +33 (0) 5 59 54 20 26
Fax. 05 59 47 50 76