Mundu osoan, basa-belarjaleen taldeak (bufalo, antilope…) edo abere-taldeak (ardi, behi…) dauden leku guzietan hilikiez elikatzen diren txoriak ere badira.
Larrun mendian, Euskal Herri osoan bezala, txori sarraskijale horiek mendiko garbitzaileen zeregina betetzen dute. Hezurreriak kentzen dituzte, izurriteen hedatzea eragotziz. Erraten da « kale itsu » epidemiologikoak direla. Espezie bakoitzak bere zeregina du : batak zati bigunak jaten ditu, besteak zati gogorragoak (tendoi, larru...), hirugarrenak hezurrak.
