Train en circulation avec le sommet de La Rhune en arrière-planLogo Veolia Transport Trains Touristiques

 Gaur egun erabili material guzia jatorrizkoa da

Gaur egun erabili material guzia jatorrizkoa da.
1996ko maiatzean, Larruneko Trenak bi bagoi berri onartzen ditu. Berri ? Ez hainbeste, fabrikazioko urtea kontuan hartzen bada : 1924an Bagnères de Bigorre-ko Soulé Lantegiak eginak izan dira. Zurezko bagoi horiek, parkeko bagoi guziak bezala, lehengo modura zaharberrituak izan dira. Tokiko bi enpresek egin dituzte obrak : Barland eta Telletchea. Baionako Barland mekanika-enpresa bagoien jatorrizko planoak oraindik dauzkan bakarra da. Errodadura-organoen eta bagoien txasisen zaharberritzea bere gain hartu ditu, erran nahi baitu artisau-lan espezializatuko 1000 ordu baino gehiago. 

Azkaineko Telletchea zurgindegiak bagoien gainegitura osoa berriz egin du, 1924an erabili ziren baso-zuhaitz berak erabiliz :  

 

Horrek ere artisau-laneko 1000 ordu suposatzen du. Hala prestatu bagoiak hainbat astez probatuak izan dira eta balazta entsegu zorrotzak egin dira zerbitzurako baimena hartzeko.

Mantentze arruntari dagokionez, urte guziz, turismo sasoia amaituz gero, Tren Ttikiak neguko egonaldi bat egiten du Barland Lantegian (azarotik otsail amaiera arte) desmuntatu eta kontrolatua izateko. Motorrak birbonatuak dira eta den-dena zehatz-mehatz aztertua da. Errodadura eta segurtasuneko organoak ultrasoinuen eta magnetoskopiaren bidez APAVE-k kontrolatuak dira, mantentze eta kontrol arau zehatzen arabera eta Igogailu Mekanikoen Departamenduen arteko Erakundearen babespean, azken hau baita ustiatzeko baimena eman diezagukeen bakarra.

Kautelazko neurri horiek guziak ezinbestekoak dira jakinez gaur egun, Larruneko Tren Ttikiak 350 000 bisitari baino gehiago urteko garraiotzen dituela.

Azterketa tekniko zorrotz hori eginez gero, San Inazioko biltegira itzultzen da urtaro berrirako prest izateko gisan. Orduan ere, den-dena aztertua da : aulkiak, plataformak, barneko eta kanpoko horma-babesak bernizatuak dira, erridauak garbituak dira, kobrezko heldulekuak ezkoztatuak... Azkenean, San Josef egunerako prest da, maiatzaren 19an baita urtaro berriaren hasiera.

San Inazioko lepoko geltoki ttikia ere urte guziz tindatua da gure bezeroei ahalik eta harrera onena emateko.

Famille allongée dans l'herbe avec un pottok
Le Petit Train de La Rhune
Col de Saint-Ignace - 64310 Sare
Tél. +33 (0) 5 59 54 20 26
Fax. 05 59 47 50 76