Reserves en línia
Erosi sarrerak

Le Train de La Rhune

Col de Saint-Ignace
64310 SARE (FRANTZIA)
Tel. + 33 559 542 026
Fax. + 33 55 59 47 50 76
E-mail : train.rhune@epsa.fr
Zuen bisita prestatu Helbarrituak

Helbarrituak

Larrungo Treina 90 urte zaharreko ondare ontasun bat da. Diseinu zaharra duenez, mugikortasun mugatua duten pertsonek zailtasunak izaten ahal dituzte igotzeko. Larrungo Treineko langileak egoera horri biziki sentikorrak dira eta ahal bezain gehiena egiten dute jende guziak igo daitezen euskal ondare hortarat.

Hemen atsemanen dituzue informazioak mugikortasun mugatua duten pertsonek treina hartu ahal izateko, gaurko konfigurazioa duten ekipamenduekin eta gailurreko argazki batzu horrialde hunen azpian.

 

Aparkalekua : gaur egun 6 helbarritu leku badira, baina aparkalekua haunditzeko proiektu batzu badira departamenduarekin.

Prezio apala : bakarrik helbarritasun kartarekin.
Itsu xakurrak ez dute pagatzen

Treinera igotzeko,  30 zentimetroko 2 eskailera badira. Gurpil aulkia duten pertsonek plegatu beharko dute eta treinean jarri egurrezko aulkien gainean.

Komunak eta Bentak :

Behereko geltokian, komun bat bada aski zabala gurpil aulkiarekin sartu ahal izateko.

Gailurrean, irisgarria den benta mugikortasun mugatua duten pertsonentzat, ezker aldean beherena dena da ( Udako Etxea) baina komunak ertsiak dira.

Gailurra :

Arrapala bat bada Udako Etxea ostatura joaten dena baina lagundua izan behar da xuta delako.

Begiratokira joatea posible da bakarrik eskaileren bidez (60 eskailer)

Gailurrean treinetik atera gabe egiten ahal da joan etorria, edo treinetik atera eta geltoki ondoan den plataforman egotea possible da ez baduzue arrapalan igo nahi.

Argazkia