Reserves en línia
Erosi sarrerak

Le Train de La Rhune

Col de Saint-Ignace
64310 SARE (FRANTZIA)
Tel. + 33 559 542 026
Fax. + 33 55 59 47 50 76
E-mail : train.rhune@epsa.fr
Treina ezagutzen Burdinbidearen erabiltzea

Burdinbidearen erabiltzea

 


Larrungo kremailera burdinbidearen eraikuntza eta baliatzea, 1912ko uztailaren 12ko lege batek Behe Pirinioetako departamenduaren esku eman zituen, ondotik Pirinio Atlantikoak bilakatua.

1989ko urtarrilaren 1az geroztik, kontzesio hori baliatzen duena Midiko Sozietate Hidroelektrikoa (S.H.E.M) da, Midiko Departamenduko Burdinbideekiko, SNCF adar batekiko fusio-absortzio ekintza batetik heldu denak.

1912ko lehen kontzesioa, 1946an birmoldatua, 1982ko abenduaren 31an bukatu behar zen ; 1994ko abenduaren 31 arte luzatua izan zen.

Mendiaren garapenari eta zaintzari dagokion 1985ko urtarrilaren 9ko legeak aurreikusi kudeaketa molde desberdinen artean, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, 1994an, zerbitzua antolatzea eta horren gauzatzea hautatu zuen, zerbitzu publikoko ordezkaritza hitzarmenaren bidez, enpresa baliatzailea lanjerrean ezarriz.

1994ko azaroaren 26ko bilkuran, departamenduko biltzarrak ordezkaritzatik probetxu ateratzaileari buruzko iritzia eman zuen : Veolia Transport Taldearen CFTA.

2012ko urriaren 17a : Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorrak Larrungo kremailera burdinbidearen kudeaketa Goratasuneko Estazioen Establezimendu Publikoaren (EPSA) esku ezarri zuen.