Reserves en línia
Erosi sarrerak

Le Train de La Rhune

Col de Saint-Ignace
64310 SARE (FRANTZIA)
Tel. + 33 559 542 026
Fax. + 33 55 59 47 50 76
E-mail : train.rhune@epsa.fr
Treina ezagutzen Materiala

Materiala

 

Orain erabili material guzia garaikoa da.

1996ko maiatzetik, Larrungo Treinak bi bagoi berri ditu. Berriak ? Ez baitezpada, horien eraikuntza urtea begiratuz geroz : Bagnères de Bigorreko Soulé Etxeak eraiki zituen, 1924an. Zurezko bagoiak, beste guziak bezala, ziren bezal-bezala zaharberrituak izan dira. Tokiko bi enpresak lan hori egin dute : Barland eta Tellechea. Barland enpresa mekanikoa, Baionakoa, oraino bagoien jatorrizko planoak dituen bakarra da. Bagoien errodamenduko zatien eta xazizaren zaharberritzeaz arduratu da, erran nahi baita, 1000 oren eskulangintza berezitu behar izan ditu.

Azkaineko Tellechea zurgindegiak bagoien gainegitura guzia berriz egin du, eta gauzak ez ditu erdizka egin, 1924ko zuhaitz mota berdinak erabili baititu :

• Teilatua Pirinioetako izeiez,
• Tronadura Landesetako pinuz,
• Zurezko estaldura Ariègeko gaztainondoz,
• Irokozko plataforma, Afrikako ezin ustelduzko zur exotikoa.

Horrentzat guziarentzat, 1000 oren eskulangintza beharrezkoak izan dira. Horrela helarazi bagoiak zenbait astez testatuak izan dira, eta ondotik arrasten entsegu zorrotzak jasan dituzte, martxan ezartzeko on bezala deklaratuak izan aitzin.
Eguneroko mantentzeari dagokionez, urtero, Trein Ttikia, turismo denboraldia bukatu eta, bere neguko bizitokira eramana da (azarotik otsaila bukaera arte), Barland Etxera, desmuntatua, egiaztatua, kontrolatua, motorrak birbobinatuak izateko... Igogailu Mekanikoen Departamenduarteko Bulegoaren gerizan den APAVEk errodamendu eta segurtasun zatiak ultrasoinuen eta magnetoskopiaren bidez egiaztatzen ditu, mantentze eta kontrol arau zehatzen arabera. Treina baliatzeko baimena ematen ahal digun erakunde ahalmendun bakarra da.

Segurtasun neurri horiek ezinbestekoak dira, Larrungo Trein Ttipiak, gaur egun, urtean 350 000 bisitari errezibitzen dituela jakinik.

Biziki zorrotza den ikuskatze tekniko hori egin eta, bere Santinazioko lepoko biltegira itzultzen da, denboraldi berriko garbitua izan dadin. Eta, hor ere, dena berrikusia da, aulkiak, plataforma, zurezko kanpo eta barne estaldurak, bernizatuak dira, erridauak garbituak, kobrezko eskulekuak dirdiraraziak...
Santinazioko lepoko euskal ohizko geltokia ere urtero berriz tindatua da, gure bezeroak ahal bezain goxoki errezibitzeko.