Reserves en línia
Erosi sarrerak

Le Train de La Rhune

Col de Saint-Ignace
64310 SARE (FRANTZIA)
Tel. + 33 559 542 026
Fax. + 33 55 59 47 50 76
E-mail : train.rhune@epsa.fr
Treina ezagutzen Historia

Historia

 


1859 : Eugenia de Montijo Enperatrizaren gailurrerainoko igoera. Gertakari horren ospatzeko, Granitozko obelisko bat altxatua izan zen.

1908 : Burdinbidea eraikitzeko ideia.

1912 : Lanen hastapena.
1913 : Euskal Burdinbideen Sozietate anonimoaren osaketa.
1914 : VFDM (Midiko Departamenduko Burdinbideak) izena berriz hartzen du.
1914 : 1. mundu gerlaren deklarazioa – burdinbidea Iturriederretaraino pausatua – hornikuntza elektrikorik gabe. Lanak 1919 arte geldituak.

1919-1924 : Lanen berriz hastea : obratze lasterra, arte obrarik ezarengatik.
1924ko urtarrilaren 7a : Eraikuntza denboran, istripua. Baporezko lokomotibaren errota hozkaduna kremaileratik atera zen. 100 metroz jautsi,  eta burdinbidetik atera zen.
1924ko apirilaren 25a : 1. zatiaren estreina (Iturriederreta).
1924ko ekainaren 30a : Gailurrerainoko burdinbidearen estreina.

1930 : berroihantze iniziatiba, 15 zuhaitz motako 40 000 ondo landatuak. 
1935 : Treina neguan ez zen gehiago ibiliko.
1939-1945 : 2. mundu gerla : Soldaduek gunea okupatu zuten. Mugalariek frantsesak Espainiako muga gainditzen lagundu zituzten.
Eguraldiko radarra gailurrean instalatua izan zen. Turismo erabilpena berriz hasi zen.

1958 : Autoen etorrera hain zen handia non aparkaleku bat antolatua baitzen.

1960 : ORTFek 1. kateko Telebistako programaren hedapena Larrunetik egin zuen.
1966 : 2. katearen hedagailua. ORTFek hedagailua Imperator hotel ohian ezarri zuen.
1967 : VFDMek (Midiko Burdinbideek), Larrungo gailurrean, goaitagela bat eta Larrungo gailurrera heltzeko barnebide bat eraikiarazi zituzten.
1968 : ORTFek eraikin berri bat eta 60 metroko zutabe bat eraiki zituen.

1980 : Isurialde frantsesa “gune izendatu" izatea erabakia izan zen.
1981 : 3. treina ibilbidean ezarria.
1989 : SHEM (Midiko Sozietate Hidroelektrikoa) kontzesionario bilakatu zen.

1995 : CFTA 18 urteko kontratuarekin zuzendari bilakatu zen.
1996 : 4. treina martxan ezarria.
1998 : 350 000 bisitari baino gehiagok Trein Ttikia hartua zuten.
Larrun eskualdeko gunerik jendetsuena zen !
1999 : Larrungo trein ttikiak bere 75. urtebetetzea ospatu zuen.

2003 : Larrungo mendigunea ekologia mailan argitan ezarria izan zen LPOrekin (Txorien Babeserako Ligarekin); Larrun, Euskal Mendia.
2004 : Larrungo trein ttikiak bere 80. urtebetetzea ospatu zuen.
2006 / 2007 : Erakusketa batek, kremaileraren teknika betiko izendatu zuen.