Reserves en línia
Erosi sarrerak

Le Train de La Rhune

Col de Saint-Ignace
64310 SARE (FRANTZIA)
Tel. + 33 559 542 026
Fax. + 33 55 59 47 50 76
E-mail : train.rhune@epsa.fr
Zuen bisita prestatu Informazio praktikoak

Informazio praktikoak

Aparkalekua

Abialekuko geltokiaren ondo-ondoan, aparkalekuak badira. Hala ere, jende asko etortzen den aldietan, eskasak izan daitezke ; handitzeko egitasmoak bidean dira, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin lankidegoan.
 

Ordainketa

Diruz, kreditu txartelez.
 

Abialekuko geltokiko saltegia

Behereko geltokiaren ondoan orotariko oroigarriak, tokiko ekoizkinak saltzen dituen saltegia. Ekoizpen espainolak saltzen dituzten bentak gailurrean.
 

Klima

Gailurra gorenean 905 metrotan da; eguraldia usu ez da itsasbazterrean bezalakoa. Hotzetik, euritik eta haizetik babesteko behar dena hartzeari pentsa ezazue.
Aroari buruzko informazioak abialekuko geltokian. Météo France : 0899 71 02 64 edo 32 50.
 

Ibilaldia Larrunen

Oinezko ibilaldi anitz egin daitezke gailurretik abiatuz (ikus IGN N° 1245 OT-TOP 25 mapa). Gezi berdez seinalatua den Larrungo xendratik (bide zaila), oinez, Santinazioko lepoko geltokiraino jauts zaitezkete.
Igotzeko, 2:30 eta 3 orenen artean ibili behar da nonbait han. Jaustea : 2 oren. 736 metroko desmaila ! Eguzkitan den xendra / ez babestua. Eremu lerrakorra eguraldia euritsua denean.
Aitzinetik prestatzeko ekipamendua : ibiltzeko zapatak, ura, jantzi beroak, euritako jantziak, burukoa... Xendraren arabera moldatu Larrungo gidaliburuaren bidez, “Livre guide de la Rhune” (txarteldegian salgai da), mendi hortako fauna, flora eta ohiz kanpoko historia ezagutzeko parada duzue.
 

Inguruetan

SARA : Larrungo Trein Ttikia Sarako herrian aurkitzen da, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotan. “Frantziako herri ederrenetarik bat” ezagutzeko astia hartzea proposatzen dizue... SARA
“Saran Astia” dio erran zaharrak. Kostaldetik 15 kilometrotan baizik aurkitzen ez den Lapurdiko herri hortan gelditzeak merezi du, aire jator baten arnasteko denboran, hemengo biziaren gustua zinez egiazkoa da.

Napoleon III eta Eugenia, Winston Churchill, Pierre Loti, Luis Mariano... Denek herri horren euskal jatortasuna maite zuten.

Zurbeso gorri ageriko etxe xuriek, batzuk XVI. mendekoek, Pirinioetako lehen mendigune berde joriek, ibiltzailea edertasunaz, egiazkotasunaz eta arrarotasunaz gozatzera gomitatzen dute.
Gastronomia emankorrak eta besta ugariek bisitariak egonarazten dakite.

Sarako herria eta hortako aktibitate ugariak ezagutzeko, www.sare.fr web gunean hitzordua luzatua zaizue.